Herramientas
Change country:
Europa Press - Euskera
Europa Press - Euskera
Izarok abenduaren 19an Getxon emango duen kontzertua bi saiotan egingo da
Getxoko Kultur Etxeak indarrean dagoen araudira egokitu du Izarok abenduaren 19an Muxikebarrin eskainiko duen kontzertua, eta, kultur aretoetako edukiera murrizketa errespetatu ahal izateko, emanaldia bi saiotan egingo da: 17:00etan eta 19:30ean.
europapress.es
'Ni naiz Lete' dokumentala estreinatuko du ostegunean Bilboko BBK Salak
Bilboko BBK Salak 'Ni naiz Lete' dokumentalaren estreinaldia eskainiko du ostegunean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta sortzaile oiartzuarraren heriotzaren hamargarren urteurrena gogoratzeko. Bertsolaritza, musika edo literaturako 20 bat euskal sortzailek hartu dute parte lanean.
europapress.es
Etxepare Euskal Institutuak ekitaldi "ikusgarria" egingo du abenduaren 9an Tabakaleran, 10. urteurrena dela eta
Etxepare Euskal Institutuak hamar urte bete ditu aurten euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen, eta, hori dela eta, erakunde ekitaldi "ikusgarria" antolatuko du abenduaren 9an, Donostiako Tabakalerako Prisman. Hain zuzen, Sra. Polaroiska bikoteak ekintza performatibo bat zuzenduko du.
europapress.es
Bilboko Udalak hiriko bost saltoki omendu ditu, euskararen sustapen eta erabilerarekiko konpromisoagatik
Bilboko Udalak bost saltoki omendu ditu asteazken honetan, hiriko kaleetan euskara normalizatzeko egiten duten lanagatik eta euskararen sustapenarekiko eta erabilerarekiko erakutsitako konpromisoagatik. Ostegunean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldia direla-eta egin du aitorpena Bilboko Udalak.
europapress.es
Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalak dio euskaraz egin behar zaiola aurre mundu mailako krisiari
Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala irakurri du asteazken honetan Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta bertan, besteak beste, nabarmendu du euskaraz egin behar zaiola aurre mundu mailan egun bizi den krisiari.
europapress.es
Covid-19ak 81 hildako eragin ditu EAEn azken astean eta 564 positibo berri azken egunean
Covid-19 gaitzak 81 hildako utzi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azaroaren 23tik 29ra bitarte, aurreko astean baino 16 gutxiago. Gainera, 564 kasu positibo berri izan dira asteartean, bezperan baino 78 gehiago eta egindako proba guztien %6,3. Halaber, 129 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, aurreko egunean baino bi gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez.
europapress.es
Donostiako Kontxako pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat igandeetan eta jaiegunetan
Donostiako Kontxako pasealekua itxita egongo da igande eta jaiegunetan mota guztietako ibilgailu motordunentzat, datorren asteburutik aurrera, eta horrela, pasealekua oinezkoentzat bakarrik izango da.
europapress.es
EHUk euskarazko 28 liburu berri eramango ditu 55. Durangoko Azokara
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) aurten ere izango da Durangoko Azokan, euskara sustatzeko duen konpromisoari eutsiz, eta azken urtean euskaraz argitaratu dituen 28 liburu berri eramango ditu ostiraletik abenduaren 8ra bitartean egingo den 55. ediziora.
europapress.es
Euskadin 6 .035 langabe gutxiago zenbatu dira azaroan eta guztira 132.436 daude
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoen bulegoek 132.436 langabe erregistratu dituzte azaroan, hau da, aurreko hilean baino 6.035 gutxiago (-%4,36). Halere, 2019ko azaroarekin alderatura, 18.659 langabe gehiago zenbatu dira, hots, %16,40 gehiago, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren datuen arabera.
europapress.es
Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen 'Koplakariak koplari' hitzaldi musikatua ostegunean, Bilbon
Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Xabier Amurizaren eta Agus Barandiaranen 'Koplariak koplari' hitzaldi musikatua antolatu du ostegunerako, abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzerko ekitaldien artean. Saioa Bidebarrietako liburutegian izango da.
2 d
europapress.es
Jaurlaritzak 100.000 euroko dirulaguntza onartu du 'Zu non, han DA!' programarentzat
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 100.000 euroko dirulaguntza onartu du astearte honetan, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren inguruan antolatu duen 'Zu non, han DA!' zuzeneko jardueren ezohiko programa finantzatzeko, eta hala, covid-19ak sortutako krisiaren ondorioak arintzeko.
2 d
europapress.es
Aurtengo azaroa "oso beroa" eta XXI. mendeko lehorrena izan da Euskadin
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, bukatu berri den azaroa "oso beroa" eta XXI. mendeko lehorrena izan da Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Oro har, hilean pilatutako prezipitazio kopuruak batez besteko balioen %50etik behera egon dira. Azaroa "oso beroa" izan da kantauri isurialdean eta "beroa" isurialde mediterraneoan.
2 d
europapress.es
Covid-19aren 486 positibo berri izan dira EAEn, egindako proben %5,6
Covid-19 gaitzaren 486 kasu positibo berri aurkitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) astelehenean, bezperan baino 31 gehiago eta egindako proba guztien %5,6. Halaber, 131 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, aurreko egunean baino bost gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez.
2 d
europapress.es
Ezkontzak %79,1 gutxitu dira EAEn 2020ko bigarren hiruhilekoan, pandemiaren eraginez
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 455 ezkontza ospakizun izan dira 2020ko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino %79,1 gutxiago, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
2 d
europapress.es
AEK eta 'Aizu!' aldizkaria aurten ere izango dira Durangoko Azokan
AEK-k eta 'Aizu!' aldizkariak aurten ere hartuko dute parte Durangoko Azokan, abenduaren 4tik 8ra bitarte. Jakina denez, Azokaren 55. edizioa guztiz eraldatua dator pandemiaren eraginez, eta www.durangokoazoka.eus webgunean sareko denda sortuko da lehen aldiz, eta hori izango da salerosketa gune bakarra aurten. Bada, azokazaleek bertan eskuratu ahal izango dituzte AEKren eta 'Aizu!' aldizkariaren eskaintza guztiak.
2 d
europapress.es
Osasun Sailak dio prebentzioa dela "hesirik onena" GIB eta sexu transmisioko infekzioen aurrean
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu duenez, prebentzioa da "hesirik onena" GIBaren eta sexu transmisioko infekzioen zabalkundearen aurrean.
2 d
europapress.es